ONGI ETORRI NIRE BLOGERA!!!

martes, 21 de diciembre de 2010

Matematikak lantzen...

Hau gorrotatuak izan diren Matematikak izango dira nik aukeraturiko gaia. Nire ustez matematikak dakartzaten estigmagatik ez balitz, ikasgai benetan interesgarria dugu hau. Hauek irakasteko metodologia da gehienetan matematikak aspergarriak bilakatzen dituena. Hori dela eta, sarean motibazio hori mantentzeko baliogarriak izan daitezkeen web guneak bilatzen saiatu naiz. Baina, aurkitu ditudan gehienak ohiko jarduerak planteatzen dituztela esan beharra dago. Hau da, betiko ariketak eta buruketak aurkezten dira bertan, non umeek zentzu handirik bilatu gabe zenbait formula aplikatu behar dituzten jarduera horiek ebazteko. Hortaz, ez dut benetan gustatu zaidan weggunerik topatu. Egia ere bada, irakaskuntza tradizionala aurrera eramateko oso baliogarriak diren materialak lortu ditudala. Hona hemen honen adibide batzuk:
Web honetan zenbait irakasleentzat erabilgarriak izan daitezkeen jarduera ezberdinak aurki ditzakegu. Gainera, ariketak mailaren eta gaiaren arabera sailkatuta daude eta bai digitalki zein fitxak inprimatzeko balio dute. Baina, nire ustez umeen motibazioa pizteko eta behintzat ez amatatzeko ez dira batere egokiak.
Adibide honetan ariketak ere nahiko ohikoak dira, baina hauen funtzionamendua deigarriagoa da umeentzat hauen diseinua eta erabilera dela eta. Honetan ere, mailaka eta gaika antolatzen dira ariketak.
Webgune hau askoz gehiago gustatu zait. Praktikoagoa da, guztiz bisuala eta askoz ere deigarriagoa aurrekoekin konparatuz. Are gehiago, jokuaren antza daukate jarduerak. Arazoa da sarean baino ezin duzula erabili bertan agertutako aplikazioak.
Azkenengo webgune honek aplikazio oso interesgarria dauka. Programa honen bidez, bai ikasleek baita irakasleek ere beraien ariketa eta marrazki propioak sortzeko aukera izango dute. Gainera, matematikako hainbat aspektu era bisualean lantzeko aparteko aukera izango dute, adibidez geometria. Aplikazio hau benetan ineresgarria iruditu zait, modu errealagoan landu daitezkeelako hainbat eduki.

Dena den, matematika ikasteko nire ustez eskuekin sortu ahal ditugun adibideak bultzatu beharko genituzke, baita egunerokotasuneko elemntuen erabilera ere. Ez bakarrik formulak ikas, nondik datoz formulak? Hori bai interesgarriena matematika kontzeptuak errealak bihurtzeko!

sábado, 27 de noviembre de 2010

Gure pribazitatea jada saldu dugu...

Hurrengo bideoan ikus dezakegun bezala, jada pribazitatea galdu dugu. Are gehiago "erosotasunean" oinarrituriko bizitza baten truke saldu dugu hain propioa den hori. Baina hori ez da atzo gaueko kontua, ez horixe! Badira urte asko gizarte "hipergaratu" honetan pertsonok gure ekintza askoren pribazitatea galdu ditugula. Horien adibide ugari aurki ditzakegu, esaterako, kreditu txartelak, travel txartela, sakeleko telefonoak, sarean egindako hainbat erabilera... Bideoaren protagonistak hau guztiatik at gelditzen saiatu da, baina hona hemen bere hausnarketa: hau guztiatik ateratzean, gizarte beratik kanpo geratu al da? Nire ustez, bizitzako alderdi askotan behartzen gaituzte TTBBak erabiltzen baina beste askotan gu geu gara hauen erabilera oinarrizko beharrizana bilakatzen dugunok. Orokorrean ez dut uste aparte bizi zarenik erabilera guzti horiek alde batera uzten baldin baditugu. Baina, daukagun mepekotasuna oso handia da, egunero hazten dena. Agian "erosotasun" horretaz aldendu beharko ginateke gure pribazitatearen kontrola guregan izateko...

Eskola 2.0.: Hezkuntzaren ala multinazionalen panazea?


2009-2010 ikasturtearen hasieran hasi zen nire aburuz iruzurtzat jo dezakegun hezkuntza programa, eskola 2.0 hain zuzen. Horretarako, espainiar gobernuko hezkuntza sailak hainbat multinazional, talde finantziero eta editorialekin batu zen. Bilera hauetan egon ziren eragileei erreparatuz, argi dago programa hau hezkuntzaren hobekuntzarekin zerikusi handia izango ez zuela, baina bai abantaila ekonomikoekin. Nola da posible bilera horietan guztietan hezkuntza komunitatearen kolektiboentzat lekurik ez egotea? Zelan sal diezagukete hezkuntza sistemaren panazea hori izango dela? Hori da gehien harritzen nauena; TTBBek hezkuntza sistemaren arazo guztiak konponduko dituztelaren ideia zabaltzea, ikaste-prozesua hobetuko delakoaren uste okerrara eta arazoaren sinplifikaziora eramaten gaituena. Ezinezkoa da arazoa bera ezagutzen eta bizitzen ez duten horiek  konponbideak lortzea. Jada argi ikus dezakegunez, programa lotsagarri honen helburu bakarra gure eskoletan TTBBen sarrera bermatzea baino ez zen, hau da,  honek dakartzan negozio borobila bultzatzea hain zuzen. Hortaz, honen eraketan ez da inolako planteamendu pedagogikorik egon. Gainera aztertu beharreko hainbat alderdi ez dituzte ezta ikutu ere: ez dituzte irakasleen alfabetizazio digitala bermatu, ez dute ikastetxe bakoitzaren errealitatea aztertu, ez dute metodologia tradizionalaren kontrako teknikak garatu, ez dute software irekia bultzatu...

Denok dakigun bezala, estatu espainarraren egoera ekonomikoa ez da batere positiboa. Are gehiago, hezkuntzan jada diru murrizketak egon dira, irakasle kopuruen murrizketak ekarri dituztenak. Nire ustez, askoz ere garrantzitsuagoa da giza baliabideetan inbertitzea, TTTBBtan baino. Hau da, gela bakoitzaren ikasle kopurua txikiagotzea guztiz beharrezkoa ikusten dut, hezkuntza bereziari dagokionez pertsonala ugaritzea beharrezkoa da, metodologia eta programa pedagogikoetan aldaketak egiteko denbora inbertitzea ezinbestekoa da. Hau guztia aurrera eramateko, lehenengo eta behin mentalitate aldaketa egon behar eta ondoren dirua inbertitzea. Baina aurrekontuetan inoiz ez dago aldaketa hauentzako tokirik.

Aurrean aipatutakoarekin ez dut esan nahi TTBBak ez dutela lekua eduki behar gure curriculumean. Esan nahi dudana zera da: TTBBak eta alfabetizazio digitala bere espazioa eduki behar dute hezkuntza sisteman, baina inola ere sistema honen zutabe nagusia bilakatzea. Badakit gero eta indar gehiago dutela aplikazio hauek guztiak, baina beharrezkoa da eskola beharrizan digital horretan murgiltzea? Ez. Mundu digitalaren onurak ustiatzen eta kudeatzen ikasi eta irakatsi behar dugu, hezkuntza sistemaren aldaketa egokietan laguntzeko. Baina, beti ere hauekiko menpekotasuna zabaldu barik.

Konklusio bezala esan genezake, eskolak gure ekonomi sistemari modu ezberdinetan zerbitzatzeko sortuta dagoela. Langile produktiboak, zintzoak eta bideratutako kontsumo ohiturak eta baloreak dituztenak sortzea du helburu, ez al duzue horrela ikusten? Eskola 2.0. honen adibide argia da...

"Programa Escuela 2.0. y Pizarra Digital" testua irakurri nahi? Egin klik HEMEN!

sábado, 20 de noviembre de 2010

Blogen aplikazio DiDaKTiKoaK!

Teknologia berriak jada eskolan sartu egin dira eta hauek ekar ditzaketen aplikazioak ugariak dira. Honen adibiderik argiena blogak dira. Eskola barruan blogak helburu ezberdinak izan ditzake baita erabiltzaile ezberdinak ere. Hortaz, blogen adibide ezberdinak aurki ditzakegu: ikasleenak, gelakoak, irakasleenak, gurasoenak, zentrokoak...

Hauei esker, umeek informazioa ezberdina eskuratu, ordenatu, kudeatu eta transformatu dezakete, izaera kritiko pertsonala garatuz eta informazio bera ezagutza bilakatuz. Gainera, ikasleen arteko elakrrekintza ere bultzatzen da, guztion artean espzio birtuala konpartituz. Hau da, sorkutza pertsonalak eta sozialak konbina daitezke. Gelakoa blogek ere antzeko funtzioak izan ditzakete, oso baliogarriak direnak eta umeen motibazioa piztu dezaketenak.

Gurasoie begira ere oso aberasgarria izan daitezke blogak. Hauen bidez, amak eta aitak beraien alaba-semeen hezkuntza prozesuan partehartze aktiboa eduki dezakete, inplikazio maila handituz, eta haien artean amatasun/aitatasun esperientziak konpartitzeko aukera ere izan dezakete. Ideia hau benetan interesgarria dela uste dut, baina honekin batera arazo bat planteatzen zaigu; ba al daude guraso guztiak TTBBetan alfabeatuak? Argi dago ezetz. Gaur egungo hainbat guraso ez dute sarea ezagutzen ezta honen aplikazioak ere. Ondorioz, blogak erabili baino lehen guztiz beharrezkoa izango litzateke  gurasoak arlo honetan formakuntza jasotzea.

Irakasleen blogak ere oso erabilagarriak izan daitezke. Esaterako, beste profesionalekin harremanetan egoteko, materialak eskegitzeko eta beste web guneen informazioa eskura izateko, klaseko saioak fitxategi birtual batean edukitzeko... Honen harira eskolako blogak dauzkagu. Hauetan ere, zentroko partatide guztien arteko harreman jarraiak mantendu daitezke, bertako berriak eskegi daitezke, bertako filosofia edota hezkuntza proiektua azal dezakete kanpora begira...

Nire ustez, blogen aplikazio didaktikoak anitzak dira eta hezkuntza prozesuan onura asko ekar ditzakete. Baina onura horiek kalteak eta bazterketa bilaka ez daitezen, ezinbestekoa ikusten dut eskolaren inguruko hainbat kolektibo alfabetizazio digitala jasotzea baita erreskurtso materialak bermatzea. Zelan erabiliko ditugu blogak modu egoki batean, ikasleak, irakasleak, gurasoak... hauek ezagutzen ez badituzte? Zelan lortuko dugu TTBBak guztion eskura egotea? Ekonomikoki prest gaude horri aurre egiteko ala hezkuntza sistemak beste alderdietan sartu beharko luke diru publikoa?

jueves, 11 de noviembre de 2010

Eten DiGiTaLa!




Gaur egungo informazioaren gizartearen inguruan mito asko daude. Asko dira internet eta TTBBek demokratizazioa ekarriko dutela uste dutenak. Baina gero eta ozenago esan genezake baieztapen hori ez dela egia inondik inora. Hainbat pertsonek ez dute mundu horretan parte hartzeko aukerarik (arrazio ezberdinengatik), hau da, ezin dira sarera hain erraz konektatu. Ondorioz, ezagutza eta informazioa eratzea edota eskuratzea baita hezkuntza jasotzea ez dago askoren esku. Hau guztiaren ondorioz, TTBBak ustiatzko eta sarera sartzeko aukera dutenen eta ez dutenen arteko ezberdintasun oso nabariak ematen dira, eten digitala bezala ezagutzen duguna. Hortaz, badira komunitate ezberdin asko garapen sozial honetatik at gelditzen direnak. Esan genezake, inklusiorako elementu bezala ulertu izan den hori (internet) esklusio elementu bilakatu da. Baina, zein egoeratan ematen da eten hau? Galdera honi erantzuteko autoreak aipaturiko eten digital ezberdinak sailkatzen ditu.

Hasteko, eten ekonomikoa aurki dezakegu, eten politikoarekin guztiz erlazionaturik dagoena. Nahiz eta gaur egun TTBBen erabilera eta garrantzia izugarria izan, herri pobre eta aberatsen arteko aldea gai honetan ere oso handia da. Ekonomia eta TTBBen ustiaketa paraleloki doaz, hau da, interneten erabilera garapen ekonomikoarekiko proportzionala izaten da normalean. Merkatuan TTBBak daukaten indarra ikusta, argi dago herrialde aberatsek eta hauetan dauden enpresek ez daukate inolako interesik internet herrialde txiroei eskuragarri uzteko. Hortaz, AEBBtan, Kanadan eta Europa zein Asiako zenbait tokitan hauen erabilera altua da. Afrikan eta Hego Amerikan ordea, erabilera hau asko murrizten da, zenbait tokitan ia ematen ez delarik. Egun herrialdeen arteko komunikazio librea asko zabaldu den arren, badira hainbat leku garapen honetatik baztertuak izaten direnak, herri pobreen aberatsen arteko aldea gero eta gehiago handituz.

Baina herri berberean ere, eten ezberdinak ere badaude. Adibidez, hezkuntzari dagokion etena daukagu. TTBBetan hezkuntzarik jaso ez dutenek (alfabetizazio digitala bezala ezagutzen den hori), nahiz eta TTBBak erabiltzeko aukera izan, sareari ezin diote atera beharreko etekinak. Horregatik, TTBBekin era egokian lan egiteko gaitasun teknikoak garatu eta informazioaren bilaketa, aukeraketa eta kudeaketa jakin beharko dute etorkizuneko herritarrek. Baina horretarako ezinbestekoa dugu irakasleak hezitzea. Baina gehienetan, hori ematen ez denez, askotan ikasle eta irakasleen arteko etena oso handia da, TTBBak hezkuntza mundutik at gelditzen direlarik (irakasleek beldurra diete hauek menperatzen ez dituztelako).

Aipaturikoaren harira dator hurrengo eten digitala: belaunaldien arteko etena. Gure helduek industriaren ondorengo teknologiak erabiltzen diuzte gehien bat. Baina gure gazte guztiak eskoletatik kanpo gelditzen den sinbolo sistema egunero erabiltzen dute, ziberespazioa oinarri duen sistema. TTBBen aroan jaioak dira eta mundu audiobisuala eta multimedia da beraien mundua, alegia.

Autoreak generoaren araberako etena ere azaltzen du. Gizarteko alderdi guztietan ematen den bezala, TTBBen erabileran ere emakume eta gizonaren artean ezberdintasunak nabariak dira. Hau da, gizonek askoz gehiago erabiltzen dituzte TTBBek emakumeek baino. Dirudienez, eten hau txikiagoa da mendebaldeko kulturetan, lan munduko integrazioarekin erlazio zuzena daukana.

Hizkuntzaren araberako etena ere existitzen da. TTBBetan ingelesa da nagusi eta ondorioz, ikuspegi kulturan zehatz batzuk suspertzen dira beste hainbat baztertuz.

Azkenik, eten fisiko eta psikologikoa aipatzen da testuan. Nahiz eta saiakerak egiten diren, beharrizan bereziak dituzten pertsona asko ezin dituzte TTBBak behar bezala erabili hauek estandarizatuak baitaude (ez dira berezitasunak kontutan hartzen).

Eskolari begira, zer egin genezake geletatik arazo honi irtenbide bat lortzeko? Denok badakigu oso zaila izango dela eten digitalari aurre egitea, are gehiago honen atzean dauden interes izkutuak kontuan hartzen baldin badugu. Ezin dugu ahaztu ete motak ere ugariak direla. Baina eskolak umeak gaur egungo gizartean bizitzeko prestatu behar baldin baditu, ezinbestekoa da hauek TTBBetan hezitzea. Horretarako, irakasleak eta irakasle izango garenok ere sarearen erabilera menperatzea guztiz beharrezkoa izango da.

Nire ustez, hezkuntza mundutik eten digitalaren arazo hau ezin izango da konpondu. Gainera, gaur egungo gizartean TTBBen garrantzia gehiago areagotzeari ez diot onura argirik ikusten. Are gehiago, arazo gehiago ekar ditzatelaren ustetan nago. Badakit TTBBak alde positiboak dauzkatela, baina hauen menpean bizitzeari ez diot zentzurik ikusten. Gainera, herri aberatsen hezkuntza sistemetan hauen erabilera areagotzeak ez du eten digitala areagotuko? Ez al du honek behintzat herrien arteko etena handituko? TTBBak zabaldu baino lehen ez al daude beste hainbat oinarrizko gaiak konpontzea? Gai honi buruz hausnarketa sakona egiten hasi beharko ginateke herri “aberatsetan” bizitzen garenok.
 

Idatzi honen informazio iturria irakurtzeko egin klik hemen!

miércoles, 3 de noviembre de 2010

Teknologia Berrien eragina gizartean

Etengabeko garapen eta aldaketa prozesuan dauden teknologia berriek gure gizartean eragin zuzena dutela ukaezina da. Are gehiago, ia gure bizitzaren alderdi gehienetan eragiten dute TTBBek, behintzat gu bizi garen gizartean.

Baina indar gehien nabaritzen den alderdia komunazio munduan dela esan genezake. Komunikatzeko moduak guztiz aldatu dute, baita informazioa konpartitzeko moduak ere. Jada informazioaren iturria ez da bakarrik boterearen eskuetan egongo, bazen gararia ikuspegi ezberdinetako edukiak eskura edukitzeko! Orain edonork ekoiztu dezake informazioa (idatzizkoak, audiobisualak, multimediak...). Hortaz, izugarrizko informazio kantitateak kontsumitu baita konpartitu ere egin dezakegu, baina ez al da gehiegi izango? Zertarako hainbeste informazioa guzti hori aukeratzen eta ulertzen ikasten ez badugu?

Aipatzekoa ere bada, aisialdian eta harremanak sortzerako moduetan gure gizartean eman diren aldaketak, hau da, betiko ohituretan jasandako aldaketak. Jada gaur egun ia dena sarearen bidez egin dezakegu. Lagunekin egoteko ez dugu zertan beraiekin era fisikoan egon behar. Mundu birtualari esker, denok lotu gaitezke sarean gure etxetik mugitu barik. Zelan ezagutu jende berria? Interneten bidez! Jada umeak jolas daitezen ez dute zertan parkera jeitsi behar, beraien etxean ordenagailuaren aurrean jarri eta listo! Guzti honek ez digu errealitate birtual horretan gehiegi bizitzera bultzatzen? Ez al da aberasgarriagoa gure benetako errealitatea ukitu eta sentitu ahal dugun hori?

Egia ere bada TTBBek kulturan izugarrizko eragina izan dutela. Hauei esker, kultura eta honen produktuak eskuragarriagoak dira orain (musika, zinea, liburuak...) eta asko gara guzti honetaz probetxua atera ahal dugunok. Baina guzti honek bere alde negatiboa ere badauka. Gaur egungo gizarte aurreratuetan kultura berdina kontsumitzen dugu. Hau da, arropa berak janzten ditugu, musika bera entzuten dugu, filme berak ikusten ditugu, antzerako pensakerak ditugu... Hortaz, TTBBek dakarten globalizazioak gure gustuak eta kontusmo ohiturak guztiz bideratzen ditu. Are gehiago, askotan gure usadioak eta nahiak kontrolatzea jada askoz errazagoa da eta nire ustez hori benetan arriskutsua izan daiteke.

Lan-munduari dagokionez ere aspektu asko aldatu dira. Lan-mota asko eta asko erraztu egin dira, hauek arinduz (informazioa topatzerakoan, konpartitzerakoan. eta kudeatzerakoan..; audiobisual munduan editatzerakoan, efektuak egitean, musika grabaketak egiterakoan...; administrazioan datuak biltzerakoan...; etxetik lan egiteko aukerak ugaritu dira...adibideak milaka dira!). Guzti hau kontutan hartuta, ukaezina da onurak kontaezinak direla. Baina bestaldetik, ezin dugu ahaztu beste hainbat lanpostuak jada desagertu egin direla, TTBBek ekarritako aurrerapenak direla eta.

Hezkuntzaren munduan ere aldaketa sakonak egongo dira. Espainiar estatuko gobernuak jada dirutza handia inbertitu du TTBBetan. Argi dago Hezkuntza Sistemak mundu berri honetara egokitu beharko dela. Baina, ez da askoz ere beharrezkoagoa giza pertsonalean inbertitzea? Nork hezituko eta gidatuko ditu umeak beraien garapen prozesuetan? Ordenagailuek ? Internetek? Ez, guk pertsonok. Behintzat, hala espero dut nik!

Amaitzeko, ez dago zalantzarik TTBBek izugarrizko eragina daukatela gizarte osoan. Bere alde positiboak benetan ugariak dira eta horiek zabaltzea eta ustiatzea guztiz beharrezkoa da. Baina ezin dugu ahaztu alde negatiboak ez direla gutxi eta askotan ez direla kontutan hartzen, ezta kontrolatzen ere. Beraz, hezitu beharko gara TTBBen erabilera zuzena eta onuragarria izan dadin.

jueves, 28 de octubre de 2010

PRoMeTeuS...




Bideo honetan etorkizunera eramaten gaitu, 2051. urtetik hitz egiten digu hain zuzen. Bertan irudikatzen den guztia fikzio hutsa da, behintzat oraingoz, baina batek daki urte horretan zelakoa izango den gure errealitatea...

Fikziozko gizarte horretan zibermundua eta gure mundu erreala bat egingo dute eta nekez banandu ahal izango ditugu bi errealitate hauek. Errealitate birtual horretan, bakoitzak irudi ezberdinak izateko aukera edukiko du, pertsonalitate ezberdinak izango balitu bezala. Hau da, edonor eta edozer izateko aukera izango dugu gizakiok. Sarea eta teknologia berriak edonon egongo dira, bizitzaren ardatz nagusietako bat izango direlarik. Beraz, harremantzeko erak ere oso ezberdinak izango eta gutariko bakoitzak avatar bat izango dugu horretarako.

Komunikazioari dagokionez ere, jada aldatzen hasi diren mass mediak guztiz eraldatu beharko dira. Hau da, interneten daukaten esparrua handituko dute, plataforma hau erabili izango duten bakarra izanik eta ohiko bideak (irratia, egunkaria, telebista...) guztiz baztertuz. Baina, benetan uste dugu tresna tradizionalak desagertuko direla? Benetan liburu birtualak ohiko liburua hilo du? Hori epe laburrean gertatuko ez delakoan nago, edo behintzat hala espero dut!

Aipaturiko aldaketa horien guztien ondorioz, gizakia Jainkoarekin parekatzen dute bideoan; edonork edozein informazioa lor dezake, denbora eta leku guztietatik, baita informazioa bera sortu. Hortaz, termino berria sortu da honen ingurua: prosumer, informazioaren sortzailea eta kontsumitzaile aldi berean izango dena.

Nire ustez, bideoaren planteamendua ez da batere errealista, lehen esan dudan bezala, ez behintzat hain epe laburrerako. Hainbat alderdi teknologia berriei esker (edo hauen erruz!) aldatuko direla argi dago, baina aldaketa sakon horiek oraindik ere urrun ikusten ditut. Dena den, izugarri kostazen zait bertan aipatzen diren gertaerak imaginatzea.
Errealitate birtualaren kontua adibidez, fikziozko film bateko argumentua iruditzen zait. Agian uste dudan baino akoz ere hurbilago dago hori guztia eta hori pentsatzeak nahiko beldurtzen nau. Badirudi benetako bizitza eta errealitatea inbentaturiko batengatik aldatuko dugula! Zergatik ez gara gure benetako bizitzak bizitzen eta ez fikziozko horiek inbentatzeko aukerak hobetzen eta handitzen? Zergatik teknologia berriak beharrizana bilakatuko ditugu?

Azkenengo galdera horren harira, irakasle izango garen edo izaten saiatuko garen horiek oso argi eduki behar dugu honen inguruko ikuspuntua. Egia ere bada TTBBetan eta sarean murgiltzen jakitea eta hauek eskiantzen dizkiguten abantailak erabiltzen jakitea ezinbestekoa dela. Ezin dugu ukatu egungo eta etorkizuneko gizarteak hauek izango duten garrantzi izugarria. Baina, guztiz beharrezkoa ere bada, hauek oinarrizko beharrizana ez direla irakastea. Hau da, mundua TTBBarik gabe ere bizi daitekeela eta orain gutxiarte bizi izan dela. Asko izango dira azken ideia honen kontrakoak egongo direnak, baina, nire ustez, zibermenpekotasun horren aurrean  jarrera kritikoa garatzea guztiz garrantzitsua da ikasleen hezkuntza-prozesuan.

jueves, 21 de octubre de 2010

Web 2.0 - IRAULTZA SoZiaLa!!!


Web 2.0. internet eta bere inguruko aplikazioak ulertzeko modu guztiz berritzailea dugu.

2004an Tim O’Reillyk, software librearen defendatzaile sutsua, erabili zuen lehen aldiz web 2.0 terminoa. Webaren bigarren generazioko zerbitzuak izendatzeko modua da web 2.0. Zerbitzu hauek on-line egindako kolaborazioetan, edukiak konpartitzen eta interkomunikazioan oinarritzen dira. Logikoa denez, 2.0 sortu baino lehen web 1.0 erabiltzen zen. Web 1.0 orain arte erabilia izan den sistema dugu, HTML-n idatzita dagoena, hau da, betiko webguneak. Sistema honi esker, erabiltzaileak informazioa jaso baino ez du egiten, formatu ezberdinetan konsumitzeko aukera edukiz (testuak, irudiak, artxibo multimediak...), baina informazio hori webmasterrak bakarrik sortzen du. Hortaz, erabiltzaileak informazio kontsumitzaileak baino ez dira. 

Web 2.0 ordea, askoz ere aldakorragoa eta dinamikoagoa da eta XML erabiltzen dute webguneak sortzeko (edukiak eta formatoa banatzen dituena). Bertan erabiltzaileak informazio ezberdina kontsumitzeaz gain, beraien eduki propioak ere sortu ahal dituzte beste hainbatein konpartitzeko. Hortaz, honen sistema berriaren ispiritua komunikazio askean, lankidetzan eta erabiltzaile aktibo eta informazio ekoizlean onarritzen da. Hau da, hedabideen demokratizazioa ekarri du (edonork bilaka daitezke informazio sortzaile). Horretarako, ezinbestekoa izan da mikromedio hauek sortzeko erraztasuna, ez baitugu zertan informatikan adituak izan behar gure espazioa egiteko webean. 

 Ohiko mikromediak hauek dira:
- Blogak: Oso erraz sor daitezkeen web orrialdeak dira, eguneratzeko aukera daukatenak. Dataren arabera ordenatzen da sartutako informazioa (berrienetik zaharrenera, goitik behera) eta edonork komenta ditzake sarrera horiek komunikazioa bultzatuz.
- PodCast: mp3 formatuan sorturiko irrati programak jeisteko webguneak dira. Honi esker, irratia diferituan entzuteko aukera eskaintzen digu.
- VideoCast: mpg4 formatuan sorturiko bideoak ikusteko webguneak dira. Honi esker, edonork bere bideoak erakusteko aukera izando du.
- Wiki: interneteko erabiltzaile guztiok sortu eta zuzendu dezakete informazioa webgune honetan. Adibiderik ezagunena wikipedia.org dugu.
Baina guzti hau posible izateko hainbat teknologia dira ezinbestekoak. Adibidez RSS teknologia erabiltzen duen webguneari esker edukiaren zabalkuntza errazten du, eguneratzeak automatikoki gertatzen dira eta informazioa exportatzen eta inportatzen du beste hainbat webguneekin. Beste teknologi aplikazioak ere beharrezkoak dira, hala nola, AJAX eta web zerbitzuak.

Sistema berri honek hainbat ondorio ezberdin ekarri ditu. Nabarienak hedabideetan eta publizitatean izan direla esan genezake. Gaur egun gehienok gure mikromediak izateko aukera daukagu. Hau da, edonork editore edota kazetarien papera har dezakegu. Inoiz baino merkeago dugu gure informazio propioa sortzea eta zabaltzea. Baita beste milaka pertsonen informazioa jasotzea. Jada ez dugu zertan ezarritako mass-media itxien edukiak bakarrik jaso behar, hain kontrolatuak daudenak. Guk, kontsumitzaile pasiboak izan garen horiek, gure edukiak transmititzeko aukera aparta dugu oraingoan. Baina, suposatzen dut hedabide berritzaile honetan ere informazioaren kontrola zorroztuko dutela laster. 

Egia ere bada ohiko hedabideak bigarren plano batera pasatzeko arriskua dutela. Telebistak oraindik ere bere lekua manten dezake, sistema audiobisualean sartuta baitago. Baina zer gertatuko da gaur egungo ikusentzutzezko sisteman oinarrituriko gizartean egunkari zaharkituari? Azken finean, urte batzuk barru nork erosiko du egunkari bat interneten minutu gutxiko informazio eguneratua eskura baldin badauka? Argazki analogikoarekin gertatzen ari den bezala, era digitalak dena jango du, hainbat nostalgiko nahi ala ez.
Publizitateari dagokionez, aldaketa sakona baino ez du jasango. Hau da, bere kontsumitzaileengan eragiteko formak aldatzera behartuta izan da. Baina ez dut uste honek indarra galduko duenik, teknologia honek ezin izango gaitu publizitatearen manipulaziotik babestu.

Hezkuntzari erreparatuz, argi dago abantailak ugariak direla, baina beti ere neurriz erabiltzen ikasten eta irakasten baldin baditugu. Hezkuntza sistemak aldaketa sakonak jasan beharko dituelako ustean nago, baina ez teknologia berrien erabilera masiboa eta intensiboa bultzatuz. Berrikuntza hauen alde positiboetan bakarrik zentratu beharko genuke beraien erabilera.

Nire ustez, web 2.0 benetan iraultza bat suposatu duela, gehien bat komunikazioan. Egia da alde gehienak aldaketa positiboak direla. Informazioa jasotzea eta sortzea guztion eskura egotea izugarrizko pribilegioa da guztiontzat. Baina, hain herraminta poteretsua gure esku edukitzeko ere hezitu beharko gaituzte, bai informazioa sortzerako orduan baita informazioa jasotzerakoan ere. Hau da, erabiltzaile, sortzaile eta kontsumitzaile kritikoak izan behar garelakoan nago, gure aukeraketak egiten jakin behar baitugu. Dena den, beti izango da hobea guztion esku izatea informazioa konpartitzeko aukera, hezituta egon ez arren. Azken finean, nork esan dezake gaur egun arte hedabideen kontrola eduki dutenak era egokian erabili izan dutela? Nik behintzat kontrakoan nago.

ESTEKAK SARTZEKO APROBA

Estekak zelan sartzen diren ikasiko dugu. Adibidez, hemen klik egiten EHUko orrira sartuko gara. Moodlera joateko hemen klik egin.

jueves, 7 de octubre de 2010

Bideoa nola sartu?

Bideoak nola sartu ikasten ari gara...

AuRKeZPeNa!

Teknologia Berriak Hezkuntzan, blogekin trasteatzen! Niretzat nahiko ezezaguna den mundu honetan murgilduko naiz tresna honen bidez... Tipi-tapa...