ONGI ETORRI NIRE BLOGERA!!!

miércoles, 3 de noviembre de 2010

Teknologia Berrien eragina gizartean

Etengabeko garapen eta aldaketa prozesuan dauden teknologia berriek gure gizartean eragin zuzena dutela ukaezina da. Are gehiago, ia gure bizitzaren alderdi gehienetan eragiten dute TTBBek, behintzat gu bizi garen gizartean.

Baina indar gehien nabaritzen den alderdia komunazio munduan dela esan genezake. Komunikatzeko moduak guztiz aldatu dute, baita informazioa konpartitzeko moduak ere. Jada informazioaren iturria ez da bakarrik boterearen eskuetan egongo, bazen gararia ikuspegi ezberdinetako edukiak eskura edukitzeko! Orain edonork ekoiztu dezake informazioa (idatzizkoak, audiobisualak, multimediak...). Hortaz, izugarrizko informazio kantitateak kontsumitu baita konpartitu ere egin dezakegu, baina ez al da gehiegi izango? Zertarako hainbeste informazioa guzti hori aukeratzen eta ulertzen ikasten ez badugu?

Aipatzekoa ere bada, aisialdian eta harremanak sortzerako moduetan gure gizartean eman diren aldaketak, hau da, betiko ohituretan jasandako aldaketak. Jada gaur egun ia dena sarearen bidez egin dezakegu. Lagunekin egoteko ez dugu zertan beraiekin era fisikoan egon behar. Mundu birtualari esker, denok lotu gaitezke sarean gure etxetik mugitu barik. Zelan ezagutu jende berria? Interneten bidez! Jada umeak jolas daitezen ez dute zertan parkera jeitsi behar, beraien etxean ordenagailuaren aurrean jarri eta listo! Guzti honek ez digu errealitate birtual horretan gehiegi bizitzera bultzatzen? Ez al da aberasgarriagoa gure benetako errealitatea ukitu eta sentitu ahal dugun hori?

Egia ere bada TTBBek kulturan izugarrizko eragina izan dutela. Hauei esker, kultura eta honen produktuak eskuragarriagoak dira orain (musika, zinea, liburuak...) eta asko gara guzti honetaz probetxua atera ahal dugunok. Baina guzti honek bere alde negatiboa ere badauka. Gaur egungo gizarte aurreratuetan kultura berdina kontsumitzen dugu. Hau da, arropa berak janzten ditugu, musika bera entzuten dugu, filme berak ikusten ditugu, antzerako pensakerak ditugu... Hortaz, TTBBek dakarten globalizazioak gure gustuak eta kontusmo ohiturak guztiz bideratzen ditu. Are gehiago, askotan gure usadioak eta nahiak kontrolatzea jada askoz errazagoa da eta nire ustez hori benetan arriskutsua izan daiteke.

Lan-munduari dagokionez ere aspektu asko aldatu dira. Lan-mota asko eta asko erraztu egin dira, hauek arinduz (informazioa topatzerakoan, konpartitzerakoan. eta kudeatzerakoan..; audiobisual munduan editatzerakoan, efektuak egitean, musika grabaketak egiterakoan...; administrazioan datuak biltzerakoan...; etxetik lan egiteko aukerak ugaritu dira...adibideak milaka dira!). Guzti hau kontutan hartuta, ukaezina da onurak kontaezinak direla. Baina bestaldetik, ezin dugu ahaztu beste hainbat lanpostuak jada desagertu egin direla, TTBBek ekarritako aurrerapenak direla eta.

Hezkuntzaren munduan ere aldaketa sakonak egongo dira. Espainiar estatuko gobernuak jada dirutza handia inbertitu du TTBBetan. Argi dago Hezkuntza Sistemak mundu berri honetara egokitu beharko dela. Baina, ez da askoz ere beharrezkoagoa giza pertsonalean inbertitzea? Nork hezituko eta gidatuko ditu umeak beraien garapen prozesuetan? Ordenagailuek ? Internetek? Ez, guk pertsonok. Behintzat, hala espero dut nik!

Amaitzeko, ez dago zalantzarik TTBBek izugarrizko eragina daukatela gizarte osoan. Bere alde positiboak benetan ugariak dira eta horiek zabaltzea eta ustiatzea guztiz beharrezkoa da. Baina ezin dugu ahaztu alde negatiboak ez direla gutxi eta askotan ez direla kontutan hartzen, ezta kontrolatzen ere. Beraz, hezitu beharko gara TTBBen erabilera zuzena eta onuragarria izan dadin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario