ONGI ETORRI NIRE BLOGERA!!!

sábado, 27 de noviembre de 2010

Eskola 2.0.: Hezkuntzaren ala multinazionalen panazea?


2009-2010 ikasturtearen hasieran hasi zen nire aburuz iruzurtzat jo dezakegun hezkuntza programa, eskola 2.0 hain zuzen. Horretarako, espainiar gobernuko hezkuntza sailak hainbat multinazional, talde finantziero eta editorialekin batu zen. Bilera hauetan egon ziren eragileei erreparatuz, argi dago programa hau hezkuntzaren hobekuntzarekin zerikusi handia izango ez zuela, baina bai abantaila ekonomikoekin. Nola da posible bilera horietan guztietan hezkuntza komunitatearen kolektiboentzat lekurik ez egotea? Zelan sal diezagukete hezkuntza sistemaren panazea hori izango dela? Hori da gehien harritzen nauena; TTBBek hezkuntza sistemaren arazo guztiak konponduko dituztelaren ideia zabaltzea, ikaste-prozesua hobetuko delakoaren uste okerrara eta arazoaren sinplifikaziora eramaten gaituena. Ezinezkoa da arazoa bera ezagutzen eta bizitzen ez duten horiek  konponbideak lortzea. Jada argi ikus dezakegunez, programa lotsagarri honen helburu bakarra gure eskoletan TTBBen sarrera bermatzea baino ez zen, hau da,  honek dakartzan negozio borobila bultzatzea hain zuzen. Hortaz, honen eraketan ez da inolako planteamendu pedagogikorik egon. Gainera aztertu beharreko hainbat alderdi ez dituzte ezta ikutu ere: ez dituzte irakasleen alfabetizazio digitala bermatu, ez dute ikastetxe bakoitzaren errealitatea aztertu, ez dute metodologia tradizionalaren kontrako teknikak garatu, ez dute software irekia bultzatu...

Denok dakigun bezala, estatu espainarraren egoera ekonomikoa ez da batere positiboa. Are gehiago, hezkuntzan jada diru murrizketak egon dira, irakasle kopuruen murrizketak ekarri dituztenak. Nire ustez, askoz ere garrantzitsuagoa da giza baliabideetan inbertitzea, TTTBBtan baino. Hau da, gela bakoitzaren ikasle kopurua txikiagotzea guztiz beharrezkoa ikusten dut, hezkuntza bereziari dagokionez pertsonala ugaritzea beharrezkoa da, metodologia eta programa pedagogikoetan aldaketak egiteko denbora inbertitzea ezinbestekoa da. Hau guztia aurrera eramateko, lehenengo eta behin mentalitate aldaketa egon behar eta ondoren dirua inbertitzea. Baina aurrekontuetan inoiz ez dago aldaketa hauentzako tokirik.

Aurrean aipatutakoarekin ez dut esan nahi TTBBak ez dutela lekua eduki behar gure curriculumean. Esan nahi dudana zera da: TTBBak eta alfabetizazio digitala bere espazioa eduki behar dute hezkuntza sisteman, baina inola ere sistema honen zutabe nagusia bilakatzea. Badakit gero eta indar gehiago dutela aplikazio hauek guztiak, baina beharrezkoa da eskola beharrizan digital horretan murgiltzea? Ez. Mundu digitalaren onurak ustiatzen eta kudeatzen ikasi eta irakatsi behar dugu, hezkuntza sistemaren aldaketa egokietan laguntzeko. Baina, beti ere hauekiko menpekotasuna zabaldu barik.

Konklusio bezala esan genezake, eskolak gure ekonomi sistemari modu ezberdinetan zerbitzatzeko sortuta dagoela. Langile produktiboak, zintzoak eta bideratutako kontsumo ohiturak eta baloreak dituztenak sortzea du helburu, ez al duzue horrela ikusten? Eskola 2.0. honen adibide argia da...

"Programa Escuela 2.0. y Pizarra Digital" testua irakurri nahi? Egin klik HEMEN!

No hay comentarios:

Publicar un comentario