ONGI ETORRI NIRE BLOGERA!!!

jueves, 21 de octubre de 2010

Web 2.0 - IRAULTZA SoZiaLa!!!


Web 2.0. internet eta bere inguruko aplikazioak ulertzeko modu guztiz berritzailea dugu.

2004an Tim O’Reillyk, software librearen defendatzaile sutsua, erabili zuen lehen aldiz web 2.0 terminoa. Webaren bigarren generazioko zerbitzuak izendatzeko modua da web 2.0. Zerbitzu hauek on-line egindako kolaborazioetan, edukiak konpartitzen eta interkomunikazioan oinarritzen dira. Logikoa denez, 2.0 sortu baino lehen web 1.0 erabiltzen zen. Web 1.0 orain arte erabilia izan den sistema dugu, HTML-n idatzita dagoena, hau da, betiko webguneak. Sistema honi esker, erabiltzaileak informazioa jaso baino ez du egiten, formatu ezberdinetan konsumitzeko aukera edukiz (testuak, irudiak, artxibo multimediak...), baina informazio hori webmasterrak bakarrik sortzen du. Hortaz, erabiltzaileak informazio kontsumitzaileak baino ez dira. 

Web 2.0 ordea, askoz ere aldakorragoa eta dinamikoagoa da eta XML erabiltzen dute webguneak sortzeko (edukiak eta formatoa banatzen dituena). Bertan erabiltzaileak informazio ezberdina kontsumitzeaz gain, beraien eduki propioak ere sortu ahal dituzte beste hainbatein konpartitzeko. Hortaz, honen sistema berriaren ispiritua komunikazio askean, lankidetzan eta erabiltzaile aktibo eta informazio ekoizlean onarritzen da. Hau da, hedabideen demokratizazioa ekarri du (edonork bilaka daitezke informazio sortzaile). Horretarako, ezinbestekoa izan da mikromedio hauek sortzeko erraztasuna, ez baitugu zertan informatikan adituak izan behar gure espazioa egiteko webean. 

 Ohiko mikromediak hauek dira:
- Blogak: Oso erraz sor daitezkeen web orrialdeak dira, eguneratzeko aukera daukatenak. Dataren arabera ordenatzen da sartutako informazioa (berrienetik zaharrenera, goitik behera) eta edonork komenta ditzake sarrera horiek komunikazioa bultzatuz.
- PodCast: mp3 formatuan sorturiko irrati programak jeisteko webguneak dira. Honi esker, irratia diferituan entzuteko aukera eskaintzen digu.
- VideoCast: mpg4 formatuan sorturiko bideoak ikusteko webguneak dira. Honi esker, edonork bere bideoak erakusteko aukera izando du.
- Wiki: interneteko erabiltzaile guztiok sortu eta zuzendu dezakete informazioa webgune honetan. Adibiderik ezagunena wikipedia.org dugu.
Baina guzti hau posible izateko hainbat teknologia dira ezinbestekoak. Adibidez RSS teknologia erabiltzen duen webguneari esker edukiaren zabalkuntza errazten du, eguneratzeak automatikoki gertatzen dira eta informazioa exportatzen eta inportatzen du beste hainbat webguneekin. Beste teknologi aplikazioak ere beharrezkoak dira, hala nola, AJAX eta web zerbitzuak.

Sistema berri honek hainbat ondorio ezberdin ekarri ditu. Nabarienak hedabideetan eta publizitatean izan direla esan genezake. Gaur egun gehienok gure mikromediak izateko aukera daukagu. Hau da, edonork editore edota kazetarien papera har dezakegu. Inoiz baino merkeago dugu gure informazio propioa sortzea eta zabaltzea. Baita beste milaka pertsonen informazioa jasotzea. Jada ez dugu zertan ezarritako mass-media itxien edukiak bakarrik jaso behar, hain kontrolatuak daudenak. Guk, kontsumitzaile pasiboak izan garen horiek, gure edukiak transmititzeko aukera aparta dugu oraingoan. Baina, suposatzen dut hedabide berritzaile honetan ere informazioaren kontrola zorroztuko dutela laster. 

Egia ere bada ohiko hedabideak bigarren plano batera pasatzeko arriskua dutela. Telebistak oraindik ere bere lekua manten dezake, sistema audiobisualean sartuta baitago. Baina zer gertatuko da gaur egungo ikusentzutzezko sisteman oinarrituriko gizartean egunkari zaharkituari? Azken finean, urte batzuk barru nork erosiko du egunkari bat interneten minutu gutxiko informazio eguneratua eskura baldin badauka? Argazki analogikoarekin gertatzen ari den bezala, era digitalak dena jango du, hainbat nostalgiko nahi ala ez.
Publizitateari dagokionez, aldaketa sakona baino ez du jasango. Hau da, bere kontsumitzaileengan eragiteko formak aldatzera behartuta izan da. Baina ez dut uste honek indarra galduko duenik, teknologia honek ezin izango gaitu publizitatearen manipulaziotik babestu.

Hezkuntzari erreparatuz, argi dago abantailak ugariak direla, baina beti ere neurriz erabiltzen ikasten eta irakasten baldin baditugu. Hezkuntza sistemak aldaketa sakonak jasan beharko dituelako ustean nago, baina ez teknologia berrien erabilera masiboa eta intensiboa bultzatuz. Berrikuntza hauen alde positiboetan bakarrik zentratu beharko genuke beraien erabilera.

Nire ustez, web 2.0 benetan iraultza bat suposatu duela, gehien bat komunikazioan. Egia da alde gehienak aldaketa positiboak direla. Informazioa jasotzea eta sortzea guztion eskura egotea izugarrizko pribilegioa da guztiontzat. Baina, hain herraminta poteretsua gure esku edukitzeko ere hezitu beharko gaituzte, bai informazioa sortzerako orduan baita informazioa jasotzerakoan ere. Hau da, erabiltzaile, sortzaile eta kontsumitzaile kritikoak izan behar garelakoan nago, gure aukeraketak egiten jakin behar baitugu. Dena den, beti izango da hobea guztion esku izatea informazioa konpartitzeko aukera, hezituta egon ez arren. Azken finean, nork esan dezake gaur egun arte hedabideen kontrola eduki dutenak era egokian erabili izan dutela? Nik behintzat kontrakoan nago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario