ONGI ETORRI NIRE BLOGERA!!!

jueves, 11 de noviembre de 2010

Eten DiGiTaLa!




Gaur egungo informazioaren gizartearen inguruan mito asko daude. Asko dira internet eta TTBBek demokratizazioa ekarriko dutela uste dutenak. Baina gero eta ozenago esan genezake baieztapen hori ez dela egia inondik inora. Hainbat pertsonek ez dute mundu horretan parte hartzeko aukerarik (arrazio ezberdinengatik), hau da, ezin dira sarera hain erraz konektatu. Ondorioz, ezagutza eta informazioa eratzea edota eskuratzea baita hezkuntza jasotzea ez dago askoren esku. Hau guztiaren ondorioz, TTBBak ustiatzko eta sarera sartzeko aukera dutenen eta ez dutenen arteko ezberdintasun oso nabariak ematen dira, eten digitala bezala ezagutzen duguna. Hortaz, badira komunitate ezberdin asko garapen sozial honetatik at gelditzen direnak. Esan genezake, inklusiorako elementu bezala ulertu izan den hori (internet) esklusio elementu bilakatu da. Baina, zein egoeratan ematen da eten hau? Galdera honi erantzuteko autoreak aipaturiko eten digital ezberdinak sailkatzen ditu.

Hasteko, eten ekonomikoa aurki dezakegu, eten politikoarekin guztiz erlazionaturik dagoena. Nahiz eta gaur egun TTBBen erabilera eta garrantzia izugarria izan, herri pobre eta aberatsen arteko aldea gai honetan ere oso handia da. Ekonomia eta TTBBen ustiaketa paraleloki doaz, hau da, interneten erabilera garapen ekonomikoarekiko proportzionala izaten da normalean. Merkatuan TTBBak daukaten indarra ikusta, argi dago herrialde aberatsek eta hauetan dauden enpresek ez daukate inolako interesik internet herrialde txiroei eskuragarri uzteko. Hortaz, AEBBtan, Kanadan eta Europa zein Asiako zenbait tokitan hauen erabilera altua da. Afrikan eta Hego Amerikan ordea, erabilera hau asko murrizten da, zenbait tokitan ia ematen ez delarik. Egun herrialdeen arteko komunikazio librea asko zabaldu den arren, badira hainbat leku garapen honetatik baztertuak izaten direnak, herri pobreen aberatsen arteko aldea gero eta gehiago handituz.

Baina herri berberean ere, eten ezberdinak ere badaude. Adibidez, hezkuntzari dagokion etena daukagu. TTBBetan hezkuntzarik jaso ez dutenek (alfabetizazio digitala bezala ezagutzen den hori), nahiz eta TTBBak erabiltzeko aukera izan, sareari ezin diote atera beharreko etekinak. Horregatik, TTBBekin era egokian lan egiteko gaitasun teknikoak garatu eta informazioaren bilaketa, aukeraketa eta kudeaketa jakin beharko dute etorkizuneko herritarrek. Baina horretarako ezinbestekoa dugu irakasleak hezitzea. Baina gehienetan, hori ematen ez denez, askotan ikasle eta irakasleen arteko etena oso handia da, TTBBak hezkuntza mundutik at gelditzen direlarik (irakasleek beldurra diete hauek menperatzen ez dituztelako).

Aipaturikoaren harira dator hurrengo eten digitala: belaunaldien arteko etena. Gure helduek industriaren ondorengo teknologiak erabiltzen diuzte gehien bat. Baina gure gazte guztiak eskoletatik kanpo gelditzen den sinbolo sistema egunero erabiltzen dute, ziberespazioa oinarri duen sistema. TTBBen aroan jaioak dira eta mundu audiobisuala eta multimedia da beraien mundua, alegia.

Autoreak generoaren araberako etena ere azaltzen du. Gizarteko alderdi guztietan ematen den bezala, TTBBen erabileran ere emakume eta gizonaren artean ezberdintasunak nabariak dira. Hau da, gizonek askoz gehiago erabiltzen dituzte TTBBek emakumeek baino. Dirudienez, eten hau txikiagoa da mendebaldeko kulturetan, lan munduko integrazioarekin erlazio zuzena daukana.

Hizkuntzaren araberako etena ere existitzen da. TTBBetan ingelesa da nagusi eta ondorioz, ikuspegi kulturan zehatz batzuk suspertzen dira beste hainbat baztertuz.

Azkenik, eten fisiko eta psikologikoa aipatzen da testuan. Nahiz eta saiakerak egiten diren, beharrizan bereziak dituzten pertsona asko ezin dituzte TTBBak behar bezala erabili hauek estandarizatuak baitaude (ez dira berezitasunak kontutan hartzen).

Eskolari begira, zer egin genezake geletatik arazo honi irtenbide bat lortzeko? Denok badakigu oso zaila izango dela eten digitalari aurre egitea, are gehiago honen atzean dauden interes izkutuak kontuan hartzen baldin badugu. Ezin dugu ahaztu ete motak ere ugariak direla. Baina eskolak umeak gaur egungo gizartean bizitzeko prestatu behar baldin baditu, ezinbestekoa da hauek TTBBetan hezitzea. Horretarako, irakasleak eta irakasle izango garenok ere sarearen erabilera menperatzea guztiz beharrezkoa izango da.

Nire ustez, hezkuntza mundutik eten digitalaren arazo hau ezin izango da konpondu. Gainera, gaur egungo gizartean TTBBen garrantzia gehiago areagotzeari ez diot onura argirik ikusten. Are gehiago, arazo gehiago ekar ditzatelaren ustetan nago. Badakit TTBBak alde positiboak dauzkatela, baina hauen menpean bizitzeari ez diot zentzurik ikusten. Gainera, herri aberatsen hezkuntza sistemetan hauen erabilera areagotzeak ez du eten digitala areagotuko? Ez al du honek behintzat herrien arteko etena handituko? TTBBak zabaldu baino lehen ez al daude beste hainbat oinarrizko gaiak konpontzea? Gai honi buruz hausnarketa sakona egiten hasi beharko ginateke herri “aberatsetan” bizitzen garenok.
 

Idatzi honen informazio iturria irakurtzeko egin klik hemen!

No hay comentarios:

Publicar un comentario