ONGI ETORRI NIRE BLOGERA!!!

jueves, 28 de octubre de 2010

PRoMeTeuS...




Bideo honetan etorkizunera eramaten gaitu, 2051. urtetik hitz egiten digu hain zuzen. Bertan irudikatzen den guztia fikzio hutsa da, behintzat oraingoz, baina batek daki urte horretan zelakoa izango den gure errealitatea...

Fikziozko gizarte horretan zibermundua eta gure mundu erreala bat egingo dute eta nekez banandu ahal izango ditugu bi errealitate hauek. Errealitate birtual horretan, bakoitzak irudi ezberdinak izateko aukera edukiko du, pertsonalitate ezberdinak izango balitu bezala. Hau da, edonor eta edozer izateko aukera izango dugu gizakiok. Sarea eta teknologia berriak edonon egongo dira, bizitzaren ardatz nagusietako bat izango direlarik. Beraz, harremantzeko erak ere oso ezberdinak izango eta gutariko bakoitzak avatar bat izango dugu horretarako.

Komunikazioari dagokionez ere, jada aldatzen hasi diren mass mediak guztiz eraldatu beharko dira. Hau da, interneten daukaten esparrua handituko dute, plataforma hau erabili izango duten bakarra izanik eta ohiko bideak (irratia, egunkaria, telebista...) guztiz baztertuz. Baina, benetan uste dugu tresna tradizionalak desagertuko direla? Benetan liburu birtualak ohiko liburua hilo du? Hori epe laburrean gertatuko ez delakoan nago, edo behintzat hala espero dut!

Aipaturiko aldaketa horien guztien ondorioz, gizakia Jainkoarekin parekatzen dute bideoan; edonork edozein informazioa lor dezake, denbora eta leku guztietatik, baita informazioa bera sortu. Hortaz, termino berria sortu da honen ingurua: prosumer, informazioaren sortzailea eta kontsumitzaile aldi berean izango dena.

Nire ustez, bideoaren planteamendua ez da batere errealista, lehen esan dudan bezala, ez behintzat hain epe laburrerako. Hainbat alderdi teknologia berriei esker (edo hauen erruz!) aldatuko direla argi dago, baina aldaketa sakon horiek oraindik ere urrun ikusten ditut. Dena den, izugarri kostazen zait bertan aipatzen diren gertaerak imaginatzea.
Errealitate birtualaren kontua adibidez, fikziozko film bateko argumentua iruditzen zait. Agian uste dudan baino akoz ere hurbilago dago hori guztia eta hori pentsatzeak nahiko beldurtzen nau. Badirudi benetako bizitza eta errealitatea inbentaturiko batengatik aldatuko dugula! Zergatik ez gara gure benetako bizitzak bizitzen eta ez fikziozko horiek inbentatzeko aukerak hobetzen eta handitzen? Zergatik teknologia berriak beharrizana bilakatuko ditugu?

Azkenengo galdera horren harira, irakasle izango garen edo izaten saiatuko garen horiek oso argi eduki behar dugu honen inguruko ikuspuntua. Egia ere bada TTBBetan eta sarean murgiltzen jakitea eta hauek eskiantzen dizkiguten abantailak erabiltzen jakitea ezinbestekoa dela. Ezin dugu ukatu egungo eta etorkizuneko gizarteak hauek izango duten garrantzi izugarria. Baina, guztiz beharrezkoa ere bada, hauek oinarrizko beharrizana ez direla irakastea. Hau da, mundua TTBBarik gabe ere bizi daitekeela eta orain gutxiarte bizi izan dela. Asko izango dira azken ideia honen kontrakoak egongo direnak, baina, nire ustez, zibermenpekotasun horren aurrean  jarrera kritikoa garatzea guztiz garrantzitsua da ikasleen hezkuntza-prozesuan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario